Orrialde:Bide Barrijak (ed 1931).djvu/12

Orri hau berrikusia izan da

Aizken emaitz gorena

Esku-tartean daukazu, irakurle.

Adi-biotzez, eusko olerkariak emaitza daskaintzu. Poesi-neurtitzak, geyenetan, alako zerutar kutsuak ikutuak diralako goitaŕak izaten dira. Begi auŕean dituzunak goyenetakoak bezela iritziko dituzu, laister.

Olerki egilea gaztea degu, oso. Ogeitalau urteak, doi-doi, beteak ditu oraindik Urkiaga'tar Estepan jaunak. ¡Iñoiz ikusigabea gaurdaño! Gaztaro asieran besteak zartzaroan eskeintzen digutena, jolas-eran «Lauaxeta'k» dopalkigu. Neurtitzok olerkari gaztearen gogo osoa daramate. Sare-mea izaki poesia bere ari goitar artean gogapen, irudi ta naipenak ez atzitzeko.

Olerkaria nor dan ikasi nai zenuke? Bere amets garden zintzoei so-egiezu.


Tolesgeko olerkaria

Urkiaga'ren neurtitzak altzotik zintzotasun luŕinkaia zabaltzen dute. Aldakoŕa da, noski, gogoa; igikoŕa berez, naimena. Olerkariaren lipar illunak, eta izatez adi-gaitzak diran biotz zadoŕak igartzea neurtitz gardenen bidez jadetsi genezake, nai izanik.

Olerkiok, «Lauaxeta»'ren bizikera erdibitua darakusgute. Gaztetxoaren gogo-artega lañotsua! lenengoz, dager. Bizitz elburuak urdurí dakarzkio, adi-irudiak. Iñoizka maitasun izpiak bidea dargiote. Galen atzapaŕak biotza uŕatzen, bereala ordea.

Ara gaztearen harnean buŕuka sortu. Guda onek amaika naigabe ta alegetasun olerkariari iritxi dizka. Guda ostean, maite miñez zauritua datza olerkaria. Ez