Orrialde:Bide Barrijak (ed 1931).djvu/124

Orri hau berrikusia izan da

Toki orotan zintzan eskarrez loratsu;
zeuri orri dardara ta iluntzeko ixarra.
Zeure oinkada barik ezer iñon etzan.
Argi ta eder egin dozuzanak,
neurriz gauza gustijak daukozuz jakintzan.
Lurreko gurenetan dager zeure indarra,
txikijentzako bere badozuz laztanak...
Batzuk dagerte ala, bestiak eskarra.
Ispillu barri yakuz emeko gauz danak;
ikurrai soilik gagoz ikus zaituguzan.
Eta senti zindudan arren ludi ontan,
zeure maitasun ori urrun zan oraindik.
Oldozkor jarri nintzan idoro gurarik...
Bijotzari: —Badakik Urtzi jauna non dan?—
—Ixatez ludi barna, maitez gixon baitan—.
Sakona argitu yatan..., oro ulerkorra;
igar neban gixonen barruko zadorra.
Ulertu neban ondo umien begijak
eskar orrek maitekor egiten dauzala.
Abar ustelak, arren, zeuri yagotzunak
loraz orrillai barre egingo dautsola.
Baña urduri nenbillan, artega gogua;
izkutu batek dana jakin-nai narua.
Eta barru onetan zetan zaran ari
ulertu nairik, lotu nintzan ameslari.
—Argiz zagoz, orotan, soñak barriz laño,
zeurerik ezin entzun, oben otsak baño—.
Nok igarri ondarrau? Ete nago itxurik?
Neugan zagoz, ni barriz urrun zeuregandik.
Badakit baña zeutzat autu dozuzanak
bijotzeko urduriz, maite zagizala,