Orrialde:Bide Barrijak (ed 1931).djvu/136

Orri hau berrikusia izan da

Siaskakua


Goieaskoetxea'tar Joseba Mirena'ri

Galtzu ganian, lotan ixarra;
gixon gustijen ixar bakarra.
Ixar eder orren maitasun izpijak
beraganantz daroz minduben begijak.
 
Miren'en ixar, bitxi argija,
lo-aruan da ume zolija.
 
Maitasun-zale da kutuntxuba;
Ene bijotzoi, lei onez bua.
Leunki, urratu naz, leunki beragana,
ta espan-loretan damotsat laztana.
 
Maitati lotan dago seintxuba,
bere zereiña... amets goxua.
 
Neskutz zerutar baten emoya,
errukiz entzun neure otoya.
Belarri ondora samur itz dagitsat,
Josu'k baña eztau berbarik neuretzat.
 
Maitasun zalez datorrenari
erantzun ez-ta maitale-egarri?