Orrialde:Bide Barrijak (ed 1931).djvu/140

Orri hau berrikusia izan da


Artxanda ganian


(Maioresque cadunt altis de montibus umbrae)

Gabaren begijok, maitekorrak yataz,
Legunduten nabe!
Euren sakonean betirauna dakust;
Bakia ertz-gabe.
Bijotz mindu orrek, tolestu eguak,
Onduan zadorra!
Barnera bil adi, gaba, alde oneitan,
goyan artixarra.
Ene lei bixijok, orra gau sakona!
Bixitz-izkutuba,
eure iluntze ori ixango ete dok
orren gentzatsuba...?
Gaba ixilik dabil, argizko koroya
darabil buruban.
Gotzonen eguak dardara dagije
zeru oztintsuban.
Lugiñak etxerantz, idijak atzian,
begitan bakia:
zelai orlegijak damotsen bakia.
¡Oi arrats donia!
Baserriko kiak urdiñera digo
mendixka ganetik.
Itzalak bailiran gautxorijak datorz,
torrezar aldetik.