Orrialde:Bide Barrijak (ed 1931).djvu/16

Orri hau berrikusia izan da

«Olerti utsa».

«Bide beŕijak» dasa idaztitxo onek. Bide beŕietatik dabil aizken aldera, gure olerkari zoŕotz au. Euskera, poesi bidez, erabeŕitu nai; osertz neuŕigabeak darikizkio. Aberastu dedin ontasun ugariak dakarzkio.

Maite minkuntasun basoak lagata, adi zelaietara datorkigu olerkaria Ara bere goitar indaŕak noruntz daramakin, «olerti-uts» aranetara.

France'n batez ere, poesi gaia, aldakuntza gogoŕa jaso beaŕean dago. Olerkariak, buru-belaŕi, era beŕiak sumatzen ari dira, olertiak goratu eta edertzekotan. Bremond, Valery, Claudel eta Souza «poési pure», «olerti-uts» bidexuŕetatik jo ta, poesi osertza zabaltzeaŕen leiatsu dabiltza.

Adi poesia, oldozkun olertia, olerti galuŕenetzat daukate. Ituŕi garden, aran sotil, baso itzal, mendi zoŕotz, maite min eta minkuntasunak beratutako gaiak goiargiarentzat egokienak dirala ez uste; beste alako gai sakon eta barnekoak, adikoŕak alegia, olerkari kementsuenentzat berekikoenak zaizkiotelakoan egon ginezke, ertilari oiek dasatenez.

«Lauaxeta» oien kidekoa zaigu Aizken neurtitz salletan, eztabaidarik gabe poesi uts zalea dagerkigu. Gaztetasun biozkadari uko egiñik, adi jauregi barnetan itxi zaigu.

Oldozkun gorenak, asmo mee luŕungeak lagun, adimena nagusi, irudipena morroi dituala, olerti bide berritik jo digu. «Jaungoikotija», «Itxasora», «Itzarrik», «Artxanda-ganian», «Jaunagan atsedena» eta «Ezilkortasuna» poesi-uts esi barnean dagozenak dira.