Orri hau berrikusia izan da
Neguko gaba
Errenteria'tar Gorgoni'ri bijotzez
Ara edur-zuriz, zuri, Oiz gorenak,
eta ixotzak jorik geldi lats gurenak.
Ibarretan edur zurijak
dagijez ixara barrijak.
Odeizko yantzijan dator negu latza:
betiko gorubaz edurren matatza
eunduten diñardu ortzijan.
Ameslari lerrak mendijan...
Orri-ikararik ez lertzun ta urkijetan,
Garrak dirdir-begi suteko tresnetan.
Axe otzoi, ua basora,
ipuin zarrak betorz sutera!
Pertza albuan, dantzan, Muru'ko sorgiña,
egazka Anboto'ko andere ziztriña.
Lua betor umeen begira,
amets-zitala, ua mendira!
Gorbeyan murruka axe eta edurra:
Oi yakun samurra, suteko murmurra!
Artega su-motots bixijak,
yantzan mamu gorriz yantzijak.
Ipiñi egurrik naiko sukaldian;
sugarrak dirdira dagijan artian
eztago edurren bildurrik.
Ez ixan otzen ardurarik...