Orrialde:Bide Barrijak (ed 1931).djvu/32

Orri hau berrikusia izan da

Egun obiaren deya da neguba;
itxaro barik ez makurtu buruba.

Gau-begitan dator eguna,
zoritxar altzuan, zoruna.


Asaben sutian piztu urrezko garra,
ta goguan, bixitz-arau dan indarra.

Aberrijan txadon donia,
AREITZ-suba dagon sutia.


Or, negu latzezko gau-ordu luzeetan
aintzezko itz-sakonak, idatzi zarretan,

daurkiz gogo ameslarijak.
Asaben eredu garbijak...


Poztu, ta bijotzak ez euki urduri;
gaste ule baltz gara, ez zar ule zuri.

Bijarkua itxi etorrijari,
eta yantzan ta abesten ari.


Bixitza onetan ametsa da oro,
zadorrik, arren, ez egixu nai idoro.

Larrosak tori arantzetan,
alde ona billau gauzetan...


Ara edur zuriz, Oiz gorenak,
eta ixotzak jorik geldi lats gurenak.

Itxarorik ez urrun jaurti,
billau bixitza onen neurri.


Piztu su-gorrija soña berotzeko,
ta zartzaro-leunak edurrez beteko

dauskubenerako buruba,
¡piztu, arren, maitasunsuba!