Orrialde:Bide Barrijak (ed 1931).djvu/54

Orri hau berrikusia izan da

Abaua


Erladi urdurija, neure gogamenok
espan gorrijoi dagoz: arin dabiltz orok.
Urduri dabiltz neure gogai-erletxubak
zeure loretan batzen lora-irin gurija,
¡Espan orrein lorakaz dagijen eztija!
Bijotzean bil-dodaz abau gozotsubak...
Maite gintzazanian
gordeten nendubazan bijotz barrenian.
Zeure ezetza ostera
mingots itunez jausi yatan bijotzera.
Gozo biarra neukon barruko miñean,
eta mustau nenduban abau ederrena.
Baña zer txastau neban eztijan ordean?
¡Espan orrein lilijak ba euken edena!
¡Egiz neure bijotza
iratu yatan oro!
¡Maitasunan mingotsa
abau aren barruban bai neban idoro!