Orrialde:Bide Barrijak (ed 1931).djvu/96

Orri hau berrikusia izan da

Lili-negarra


Mungija'ko ibai ederra,
len gardena, oin ugerra.
Aren altzuan murgildu baita neska liraña.
 
Goxian goxik latsean,
lats garbijaren ganian
lora bat legez aurkitu eben neskutz bikaña.
 
Oyal garbitzen arrijan,
oñak erreka garbijan,
goxaldero zan gogai samurrak maite onduan.
 
Lugin baten irudija,
oron ixilik maitia,
oron ixilik sarturik eukon bere goguan.
 
Mungija'ko ibai zabala,
ibai ederra bai'dala!
Itxasorantza loraz darua urlo apala.
 
Lugin mutillak ertzetik
maitasun onez beterik
oroigarritzat eskeiñitako lora zurijak.

Lora bat ibai erdijan,
bitsezko otzara zurijan
neska leunari bialdu eutson lugin gastiak.