Orrialde:Biotz-begietan (1932).pdf/34

Orri hau berrikusi gabe dago


Yaun erukiora

(amalaukoa)

Gazteleratik itzulia

Txerrenek lardaskatuzko loidi iguingarrian
narras dut gogoa: zere iduriz sorturiko
anima garbia: zere eskuek yantziriko
soiñeko zuria... Yauna, ogen egin nuan!

Lor-atsekabe larriak sortu zitun nigan
ogenak; miñago baita, eztizkoa baiño.
Beldurrez ninduzun, Yauna, banekialako
tximist-ortzirien yabe zu zeundela goian.

Ta, zure zigorbidezko oiñaztarri larria
usterik, yo dizut begiz ortzia, izu-izuan...
Etzenidan, Yainko on orrek, eguzkia yaurti!
Etzenidan uka ere berorren argia!
Errukizko izpia zeneriodan, artean,
ezin-agortuzko Maitasun-Iturri bizi!...

1917.