Orrialde:Biotz-begietan (1932).pdf/36

Orri hau berrikusi gabe dago

Oia

Neke-sendalaria,
buru-argitzaillea,
lanaren saria...
Arnestegi guria,
naigabeen azkaia,
nagien nausia.

Bitez agur nereak,
afalonduon beintzat,
guztiak zuretzat.
Ta «aita-gure» bat ere
biyoa, zu asmatu
zinduanarentzat.

Baña... Lasatu nadin
orain, «aita-gure»-ka
eraso baiño leen,
yaun zintzo orren baimenaz,
mordoka datozkidan
neurtitzok esaten...
_______
Afaldu det oparo.
Betazalok, otoika,
eskatzen zaudate.
Aurrean zu, zabalik,
elurra ainbat zuria,
begiok zakuste.