Orrialde:Brabante'ko Jenobeba (1929).djvu/11

Orri hau berrikusia izan da

13Biorretikan jatxi zitzayen
aurpegi alayarekin.
Onla danari itz egin ziyen
arreta aundiyarekin:
—«Zubek nerekin konten zerate;
baita ni ere zubekin.
Jaungoikuaren pake santua
izan dedilla gurekin».
 
14Au senarrari eskatu ziyon
palaziyora juateko:
soldadubari paga doblia
urti artan eniateko;
gañekuari jail limosna
oparo zabaldutzeko...
gerore antxe izango zala
danari lagundutzeko.

III
SIJIFREDO PALAZIYUAN JENOBEBA'REN SARRERA

15Eldu ziraden Rin-Mosela'ko
ibai-ondoko ertzera;
jende guziya agurtu eta
sartu ziraden etxera.
An zeuden danak Kondesagana
esku emanaz eltzera:
—«O Jenobeba bedeinkatua!
Ama guria zu zera».