Orrialde:Brabante'ko Jenobeba (1929).djvu/19

Orri hau berrikusi gabe dago

37Abuan busti ogiya, ziyon:
—«Ai ene seme laztana!
Tori, gaxo orrek; txupatu zazu
ama zuriak daukana.
Neretzat ere urri det baña
ematen dizut dedana...».
O! Zeñen pobre Kondesagandik
mundura jaio zerana!
 
38Argiyarekin Golo juan zan;
jarri zitzaion aurrian.
Oraziyuan billatu zuben
belaunikoka lurrian,
sernetxua artu besuan eta
estutubaz bularrian...
O! Jenobeba kontsolatzeko
etzeunden leku txarrian.
 
39Kulparik gabe preso zegola
au Golok ondo zekiyen.
Alere kartaz beti Kondia
engañatutzen zebillen:
«Drako morroya Kondesak il du;
begira nola dabillen;
Sinistu beza ni onen plantan
zein penatua nabilen».