Orrialde:Brabante'ko Jenobeba (1929).djvu/21

Orri hau berrikusi gabe dago


43Illabatiak zeramazkiyen,
gorputza zeukan galduba;
txutik doi-doya ibilitzen zan
—ainbesterano aulduba—,
aurtxua, berriz, zatar gañian
mantalarekin bilduba...
Ai Desditxado! Gaztetik zera
aitak iltzeko salduba!
 
44Azkeneko aldiz Golo juan zan
amorratuba bezela:
zenbat denboran itxoingo ziyon,
kontu atera zezala...
Ai! Jenobebak erantzun ziyon
ura mudatuko etzala.
Aserratuta esanaz juan zan
illeraziko zubela.
 
45Desesperatzen etxera juan zan;
etzegon urrikaltzeko.
Borreruari deitu ziyoten:
Aizkora zorroztutzeko;
Ama-serniak mortura eraman,
lepuak ebakitzeko.
Il zituztela sinistu zezan,
begiyak ekarritzeko.