Orri hau berrikusi gabe dago
Golori aditu ziyon.
Gabian juan-ta Jenobebari
zelatan jarri zitzayon,
sayeteratik ixillik deika
—ark naitasuna baziyon—:
—«Zein zera zu? —Ni, Berta, Señora».
Orduban itz egin ziyon.
Kondairak diyo sayeteratik
bertan itz egin ziyola:
—«Ai jenobeba!...». Albixte trixte
batekin zertokiyola:
Ura iltzeko borreruari
Golok agindu ziyola;
kontu ixillik bazeukan ezer,
arren, esan zezayola.
Erantzun ziyon: —«Aulduba nago
kartzela ontan nagola...».
Itz egiteko adiña indar
arkitzen etzitzayola.
Papera, argiya, tinta ta pluma
ekarri zeizkiyola:
Senarrarentzat azken despeira
eskribituko ziyola.