Orri hau berrikusi gabe dago
zegola zizkan ekarri:
sayetaratik al zan bezela
eman zizkaten alkarri.
Arrilluaren gañian auspez
eskribitutzen zan jarri;
senarrarentzat karta egin zuben
guzizko lastimagarri.
Esaten zuben: —«O Sigifredo!
Nere esposo leyala!
Segura nago Goloren birez
engañatuba zerala.
Karta au letzian jakingo dezu
nik maitasuna dedala;
esan dizuten mantxarik gabe
iltzera garbi nuala».
Aita ta amaz akordatzen zan
eriyotzako orduban
paper ta tinta malkoz nasturik
lastimatzeko moruban:
—«Geiago alkar ikusitzerik
ez dadukagu munduban;
Jaungoikuari nai dakiyola
gertatutzia zeruban».