Orrialde:Brabante'ko Jenobeba (1929).djvu/25

Orri hau berrikusi gabe dago


V
JENOBEBA BASAMORTURA

55Belaunikoka jarrita ziyon:
—«Aurtxua, atoz nerekin;
Jaungoikuaren tribunalera
laster jun biat zurekin».
Bi borreruak sartu zitzaizkan
bekozko illunarekin.
Esan ziyoten: —«Altxa zaitia;
segitu zazu gurekin».
 
56Abiyatu zan borreruaren
oñak malkuaz bustirik:
—«Zein pena aundiya dedan, aurtxua
iltzia onen gazterik!»
—«Guk ez diyogu ezer egingo
Golok esana besterik.
Etxeko-andria, ez da posible
zuben biziya uzterik».
 
57Allegatu zan basamortura
deskantsatuaz aldizka:
—«Tira, Enrike; aurra kenduta
begiyak tapa akizka».
—«Aizak, Gontzalo; au egitia
lastimatzen nak kasika.
Nere partetik il gabetandik
utziko nikek pozika».