Orrialde:Brabante'ko Jenobeba (1929).djvu/28

Orri hau berrikusi gabe dago

64Lur azpitika zañak billu-ta
abuan zizkan mazkatu:
—«Ai ene seme; tori gaxorrek;
al bazeneza txupatu».
Arkaitz tartian leor pixka bat
etzuben errex topatu:
basauntza baten etzan-lekuba,
—ala zitzayon tokatu—.
 
65Sartu orduko Jenobebari
aberetxuak nai ziyon;
errapetikan lertzen zegon-ta
—umia otsuak jan ziyon—
kristabarentzat ain zan mantxuba,
gaitzik egiten etziyon:
orduban aurra esnia eraten
tititik asi zitzayon.
 
66Kalabaz-puska billatu zuben
kueba-zuloko onduan;
Jenobebaren kontsuelua
eztakit zer zan orduan.
Esnia ara kendutzen ziyon
berak nai zuben moduban:
—«Onen gozorik izaten zanik
ez nuben uste munduban».