Orrialde:Brabante'ko Jenobeba (1929).djvu/30

Orri hau berrikusi gabe dago

70Geyen-geyena akordatzen zan
bere guraso onakin:
—«Ni naizelako pekatariya
daramazkiten penakin.
Ai Jaungoikua, balekiteke
zer gertatu dan gurekin...
ama-semiak bizi gerala
basamortuan Zurekin...».
 
71Negua ola pasa zuben ta
sartu zan udaberriyan;
bere ondora asi zitzayon
aurtxua larru-gorriyan.
—«Ai Kondetxua! Mundura ziñan
paraje penagarriyan;
geroztik beti biyak gabiltza
estadu negargarriyan!».
 
72Basauntza larru pintarratuba
azeri baten gañian;
ikusi zuben; kentzera juan zan
txit intentziyo fiñian.
Semetxuari moldatu ziyon
al zezakian aiñian.
Zazpi urtian erantzi gabe
ibilli zuben soñian.