Orrialde:Brabante'ko Jenobeba (1929).djvu/31

Orri hau berrikusi gabe dago

73Aurra zetorren eder ta lodi,
indartsua ta fuertia.
Pasiatzeko aren plaza zan
basoko arkaitz tartia.
Izketan trebe zijuan eta
argitasunez betia...
Nork esan zer zan arenganako
amaren borondatia!
 
74Amak aurrari Jaungoikuaren
legia eman nai ziyon;
mundu ontako pasaizuak
ziaro esan zizkiyon:
gaixtuak nola Jesus il zuten...
—au ontzat artu etziyon—;
samurtasunez biotza lertu,
negarrez asi zitzayon.
 
75Ikusirikan aurtxuak itzik
ezin ziyola bueltatu,
txori-kabi bat erakustera
eskutik zuben aldatu:
—«Amatxo: abek ere Jainkuak
mantendu bear al ditu?».
—«Bai, ala-fede! Gu bezelaxe
Berak egiñak bait ditu».