Orrialde:Brabante'ko Jenobeba (1929).djvu/32

Orri hau berrikusi gabe dago

76Jenobebari gertatu zayo
soñeko danak austia
alegiñian sayatu arren
zumez konpontzen trixtia.
Pentsatu zuben Jaungoikuaren
eskubetara uztia,
disponitzeko, komeni bazan,
aren gorputza jaztia.
 
77Egun batian goiz atera zan
makil aundi bat egiñik;
otsua topo ardiya itota
sasiyan pasa eziñik.
Eskuban zuben bordoyarekin
golpe portitz bat emanik,
bertan utzita igesi juan zan
etzubelako gauz onik.
 
78Otsuak utzi zubena artuta
erreka ondora jetxi zan;
arri zorrotz bat billatu-eta
larruba kentzen asi zan;
urtan garbitu, legortu txukun
antolatutzen ari zan;
Jaungoikuari eskerrak eman
lenbizi, gero jantzi zan.