Orrialde:Brabante'ko Jenobeba (1929).djvu/34

Orri hau berrikusi gabe dago


82Udara aisa pasatzen zuten;
beti neguko beldurrez.
Azkenekua gogorrena zan
aize, jela ta elurrez.
Bide guztiyak itxi zitzaizkan
autsi ta arbola adarrez...
Kueba bustita miñez jarri zan
iya illian negarrez.
 
83—«Askotan, aurra, len esan dizut
Aita dezula zeruan;
jakin biazu beste bat ere
bizi zaizula munduan.
Laister nik illa gelditu biat
tronko zar baten moduan:
iru egunian muitzen ezpanaiz,
juatia dezu orduan».
 
84Erantzun ziyon inozentiak
persona aundiyak bezela:
—«Ez nuben uste munduan iñor
besterik bizitzen zala».
—«Bai: eraztun au ark emana det...»
Gizon gaiztua etzala...
zijuanian, biatzetikan
kenduta eraman zezala.