Orrialde:Brabante'ko Jenobeba (1929).djvu/35

Orri hau berrikusi gabe dago


85—«Bañan, Amatxo, nora juango naiz?»—
Au zan aurraren galdera.
—«Aspertu gabe iru egunian
zuaz eguzki aldera;
Sigifredoren izenarekin
sartuko zera kalera...
eraztun on eman zayozu
artutzian magalera».
 
86—«Bañan, Amatxo, zertara nua?»
galdetu ziyon bertatik.
—«Jakin dezaten nola juan naizen
munduko penen artetik.
Gorputza illa eramateko
basoko pizti tartetik...
Kontseju oyek eman zaizkatzu
danari nere partetik».
 
87Itzikan gabe an gelditu zan...
Zer negarrak mutiltxuak!
Bear adiña arnasa artzen
etziyon uzten petxuak.
—«Ai Jaungoikua! Amatxo, ez il!»—
esaten zuben aurtxuak...
Esnia eraten eskeintzen ziyon,
bañan alperrik gaxuak.