Orrialde:Brabante'ko Jenobeba (1929).djvu/36

Orri hau berrikusi gabe dago

88Gorputz guziya otzak gogortu:
iñon etzeukan indarrik;
aurrak esnia eskaintzen ziyon,
bañan gaxuak alperrik.
—«Ai Jaungoikua! Ni ere il nazu;
ez utzi emen bakarrik.
Ez det nik amak agindutako
munduko aita biarrik».
 
89Belaunikoka zeguan aurra
bere amaren onduan,
bi eskutxuak gurutzetuta
len egoten zan moduban.
—«Ai Jaungoikua —esaten zuben—
bizi zerana zeruban!
Komeni bada piztu zazu au;
lasaituko naiz orduban».
 
90Konturatu-ta aurrari zizkan
bere besuak ezarri:
—«Basauntzagandik esne pixka bat
al bazeneza ekarri...».
Kalabazara bildu-ta eraman:
—«Torizu, ama gaxorri...».
Berak eraten lagundu ziyon;
ain zegon lastimagari.