Orrialde:Brabante'ko Jenobeba (1929).djvu/40

Orri hau berrikusi gabe dago

100Orduban Berta sartu zitzayon
Kondesak esan bezela:...
Jenobebaren agoniyako
karta au letu zezala.
Ain penagarri eskribituba
ezaguturik berela,
ezpata artuta abiyatu zan
Golo il biar zubela.
 
101Beti berekin ibiltzen zuben
Bolfio gizon prestuba;
aren erreguz Sigifredo zan
pazientziya artuba;
bestela Golo josiko zuben,
ain zan jeniyoz estuba.
Ordutikan zan Jenobebaren
presondegiyan sartuba.
 
102Geroztik beti palaziyuan
Kondia triste bizi zan;
jendiarentzat oroipengarri
obra egiten asi zan.
Agindu zuben bezelakua
arri sillarrez egin zan
here letrakin, kulparik gabe
Jenobeba nola il zan.