Orri hau berrikusi gabe dago
SIGIFREDO'K BERE EMAZTE JENOBEBA ARKITZEN DU
barrengo aldera begira;
beregan ziyon: —«Emen personak
diruditenak badira».
Kristaba bazan deitutzen ziyon,
—«Atoz ni nagon tokira».
Ai Jenobeba! Nolakua zan
orduko zure mugira.
Abiyatu zan kueba-zulotik,
bañan nolako moduan!
Oñuts gorriyan, besuak igual,
ille nastuba buruban;
ardi larruban bilduba zegon
oso itxura galduban.
Kondia bera ikaratu zan
ikusi zuben orduban.
—«O Jaingoikua! Aundiyak dira
pekatuaren katiak!
Nik emandako sententziyaren
okerrak eta kaltiak!
Anima onentzat zabal itzazu
zerubetako atiak,
egin ditezen nere barrengo
kontzientziko pakiak».