Orrialde:Brabante'ko Jenobeba (1929).djvu/43

Orri hau berrikusi gabe dago

109Au da Kondiak esan zubena:
—«Nere emazte umilla!
Aren anima bera zera zu
emen borreruak illa.
Urte askuan ni ibilli naiz
zure gorputzaren bila»...
Agindu ziyun lengo lekura
erretiratu zedilla.
 
110—«Ai Sigifredo! Ez naiz anima;
egiyaz dizut esaten.
Pentsatzen nuben, il nintzalako
nola egongo ziñaten.
Bi gizon prestuk mortu ontara
gabaz ekarri ninduten.
Beren zakurra zala meriyo
biziya gorde ziraten».
 
111—«Ai Sigifredo! Zeñen onu dan
Jaungoikuaren laguntza!
Beraz ez dezu ezagututzen
emaztiaren gorputza?
Ona eskuan zuk diamantez
apaindutako biatza...».
Orduan kapan bildu zuben ta
lertu zitzayon biyotza.