Orri hau berrikusia izan da
—«Ordia nola diteke?
Amets egin det bizi zerala;
bestela ezin liteke.
Ai Jaungoikua! Ori neretzat
poz geyegiya litzake.
Lurrak gañian edukitzia
ere merezi ez nuke».
Elur gañian auspez zebillen
emaztiaren onduan,
lo torpe batek zozorbatuta
ibillitzen dan moduban.
—«Ai, il banintzan sententzi ori
pentsatu nuben orduban!...
Nigatik iñork ainbeste pena
pasako etzuben munduban».
Bere sanarra alaitu zedin,
itz egin ziyon onela:
—«Bizi altzaizkit aita ta ama?».
Bai. Osasuna zutela.
—«Ote dakite kulparik gabe
basuan illa naizela?».
—«Bai Jenobeba; guziyok geunden
lutuz jantziyak bezela».