Orrialde:Brabante'ko Jenobeba (1929).djvu/45

Orri hau berrikusi gabe dago


115Izketan onla egondu ziran
biyak denbora askuan;
bai aurra ere zelatatutzen
kueba-zuloko kaskuan,
—«Amatxo: gizon gaixtua al da ori?»
galdezka boza estuban.
—«Ez, Desditxado: zure aita da;
muñ egiyozu eskuban».
 
116Basauntza-larruz jantziya zegon
mutiltxo bozal-bozala;
au borobilla, begi biziyak,
arpegi zabal-zabala,
kolor gorriya, ille kizkurra,
aita zan bezel-bezela:
—«Au, Sigifredo, zuria det nik,
zeroren igual-iguala».
 
117—«Ai Jenobeba! Nola ez dizut
nik zuri sinistatuko?...
Bai; esan nuben nere semetzat
ez nubela ezagutuko;
gañera, berriz —zer itxumena!—
biyak ezpataz iltzeko...
Eskerrak Jauna, ditxa dedala
orain besuan artzeko!