Orri hau berrikusi gabe dago
negarrez zuben esaten:
—«Ni naizelako zenbat pena ta
mixeri pasa dezuten!
Alaz guztiyaz ez didazute
arrazoi txar bat ematen...».
—«Ai Sigifredo! Nik banekiyen
nola engañatu zinduzten».
—«Bai Sigifredo: zazpi urte da
etzaitudala ikusi.
Gañera ez nuben nere guraso
onen berririk ikasi.
Pena guztiyak aztutzen zaizkit
ayek diralako bizi.
Komeni balitz ara juatia
eska zayogun Jesusi».
Kondia asi zan oraziyuan
kontutik iya jonian;
aurra poztu zan aita ikusita
ain deboziyo onian;
berez jarri zan belaunikoka,
—zekiyelako denian—
bi eskutxuak gora jasota
amaren aldamenian.