Orri hau berrikusi gabe dago
udan eguna bezela:
zazpi urtian iltzat zeukaten
Kondesa etorri zala.
Palaziyoko jira guztiyak
anka non jarri etzala...
beren biyotzak ainbesteraño
manifestatzen zirala.
—«Miragarrizko milagrua da»—
jende guztiyak zeritzan;
erriyetako kanpanak ere
danak bueltaka zebiltzan.
Itzaldi on bat egin ziyoten;
geyago ari ezin zan.
Zazpi urtian buruban bere
oi ederrian etzin zan.
JENOBEBA'K BERE GURASO ZARRAK OSTERA IKUSTEN DITU
Idea dabil nerekin:
gurasuari juan ta esatia
zer gertatu dan onekin».
—«Bire luzia, negu-biyotza,
oinbeste urte zerekin...
Gaztiago bat bialduko det;
geratu zaite gurekin».