Orrialde:Brabante'ko Jenobeba (1929).djvu/52

Orri hau berrikusi gabe dago

136Zeuden tokira gizon batzuek
juntatu ziran berela;
zer gertatzen zan galdetu ziyen:
Kondesa bizi zutela.
Ura esposatutako Obispua
erriyan bertan zegola;
gurasuari nola itz egin
erakutsiko ziyola.
 
137Arrazoi-bire aundiya zala
Bolfiok ziyon igarri
goizian juan-ta esplikatzia
zer nola zuten ekarri:
—«Modu txarrian nik itz egin-ta
gaizki ez ditezen jarri,
Obispo Jauna kontsejatzera
argatikan naiz etorri.
 
138—«Gurasu ayek illa dulako
trixtiak daude entero:
geroztik eliz-puntziyo on bat
egiten dute urtero.
Gaurko egunez tokatutzen da;
argatik naute espero.
Danok batian juan biar degu
ontara geran ezkero».