Orrialde:Brabante'ko Jenobeba (1929).djvu/53

Orri hau berrikusi gabe dago

139Duke-Dukesen bizi-lekuba
aldetik ikusi zuten:
palaziyoko armarri denak
lutuz jantziyak zeuzkaten.
Obispo Jaunak funtziyorako
noiz deituko ote ziyoten;
beren alaba bizi zutenik
asko pentsatu etzuten.
 
140Obispo jauna sartu zitzayen
guraso prestu ayeri
arpegi laño alayarekin
itz egitera biyeri.
Esan ziyoten alegratzeko,
ez tristetzeko geyegi.
—«O Jauna! Ezta gure tartian
kontsuelorik ageri».
 
141Obispo Jaunak esan zizkaten
ejenplo asko ta onak:
Jakob, semia, Jose, galduta
izandu zituben penak;
—«Arkitutako kontsuelua
nola itz egin gizonak?
Beokin ere au balezake
ayekin egin zubenak».