Orrialde:Brabante'ko Jenobeba (1929).djvu/54

Orri hau berrikusi gabe dago

142Ez dago dudik, guraso onak
trixte zutela esango:
—«Bai ayek ditxa izandu zuten,
baño guretzat ez dago».
—«Orduan zuten Jaungoikua da...
esan diyotet lenago...
Beron alaba Jenobeba re
oraindik bizirik dago».
 
143Gorputz guziyak egin ziyoten
bildurgarrizko mugira;
itzikan gabe gelditu ziran
biyok alkarri begira.
Pozaren aundiz negar-malkuak
zetozkiyela begira.
—«O Jaungoikua! Guretzat ere
kontsueluak badira».
 
144Pixka batian ala egon-ta
izketan ziraden asi:
—«Obispo Jauna: egiya ote da
alaba zaigula bizi?».
—«Amairu zaldun or daude bian;
ayengandik det ikasi:
nik baño obeto esango diye
berak dutena ikusi».