Orrialde:Brabante'ko Jenobeba (1929).djvu/55

Orri hau berrikusi gabe dago


145Bolfiok juan-ta esan ziyoten
gertatu zana egoki:
—«Semetxo gazte guri batekin
etxian dago ederki».
—«Gure arraza galdu zalako
ditugun penak eduki!
O! Jaungoikuak zenbat dezaken
munduban iñork ez daki».
 
146Obispo Jaunak esan ziyoten
kariñoz erdi-parrian:
—«Te Deum kantatu biar degu gaur
alaitasun ederrian
beron alaba esposatu zan
aldariaren aurrian».
Belaunikoka Duke-Dukesak
egondu ziran lurrian.
 
147Elizan Jauna adoratuta
atera ziran etxera,
birian biar ziraden gauzak
prebenituta jartzera.
Obispua ta Duke-Dukesak,
len juan ziranak atzera
zaldi gañian etorri ziran
alaba ikusitzera.