Orrialde:Brabante'ko Jenobeba (1929).djvu/56

Orri hau berrikusi gabe dago

148Baldin bada iñor ayen ondora
etorri nai lukienik.
pentsamentubaz danak jutia,
ala desio nuke nik.
Ezta izandu, ezta izango,
ezta munduban dagonik
mingañez ango pasaizua
esplikatuko dubenik.
 
149Guraso onak beren alaba
ikusi zuten orduban,
begiyetatik ura zeriyen
iturriyaren moduban.
Biyak batian laztandu zuten
zortzi urteren buruban
—«Amaika negar guk egin degu
il ziñalako munduban».
 
150Duke-Dukesak begira zeuden:
—«Au da aurraren azala!».
—«Beok illoba orixe dute...»
Kartzelan jayua zala...
—«Ondo alere ait-antzekua
onen arpegi zabala...».
Musu bana eman-ta esan ziyoten:
—«Jaunak bedeinka zaitzala».