Orrialde:Brabante'ko Jenobeba (1929).djvu/60

Orri hau berrikusi gabe dago

160Golok etzeukan eskapatzerik;
ondo zeukaten itxiya,
zijuanari erakusteko
guardiyarekin utziya.
Azkenerako urrikaltzen zan
ikusten zuben guziya...
Orra despeira: ezpatarekin
kendu ziyoten biziya.
 
161Bai, Jenobeba: esan gabiak
asko gelditzen zaizkizu,
nota ez dedan eskolarikan...
zedorrek ondo dakizu.
Baldin zeruban nere izketak
kalterik egin badizu.
ez jakiñian uts egin badet,
barkatu biar dirazu.

162Jenobeba da obra onakin
zeruba irabaziya:
guretzat ere aren biria
ez dago galeraziya.
Komeni bada, eman zaiguzu
ondo iltzeko graziya,
gero zurekin goza dezagun
eternidade guziya.