Orrialde:Chants populaires du pays basque (1870).pdf/104

Orri hau berrikusi gabe dago

Fantasiak asko badu mando lapurrak;
Laur zangoak trepel eta juntetan hurak,
Anka makhurra;
Ezpata bezain chorrotch bizkar hezurra,
Ez duk gezurra!
Noiz larruturen zautan ni naiz beldurra.

Mando itsusi, zikhin, lotsagaria,
Galtzera bota didak osagarria,
Okhagarria!
Sartzera eztio utzi nahi ostalerriak,
Haren sartziak
Urrintzen zaiotela etche guzia.

Buruko krapestuak grandeza badu;
Erostunikan balu nahi luke saldu,
Ahal bezain zalhu:
Chikibat arnoren saria 'iten ahal balu,
Charrantchak salbu,
Tratu hortan hainitzik ezliro galdu.

Aitzineko petralaz dago espartuz,
Zeren dako'ta duien erdia espartuz,
Bertz'erdia trapuz,
Hatzeman phuska guziak lurretik hartuz;
Ase niz tratuz,
Enfadaturik nago botigan sarthuz!

Sokak palupan eta lazoa trostan,
Errekari behera juan zazkit postan
Ezpainak oskan;