Orrialde:Chants populaires du pays basque (1870).pdf/108

Orri hau berrikusi gabe dago


Eskuaraz: zingila eta erdaraz: chincha,
Horren gainian ere badut zer mintza:
Biluaren gisa
Trenka dakidan beldurrez eztirot tinka,
Kargak egin'ta;
Hortan gezurrik bada lephoa phika.

Mandoa zahartu zaut, krastuak hautsi,
Erostean 'in zorra oraino bizi,
Badut lan aski;
Norat nahi juan nadin zorra dut nausi:
Hobe dut naski
Ferrak athera eta larrerat utzi.

Neskatcha banintz eta majoa falta,
Ikhazkinik ezkontzaz ez niro trata,
Jainkoak barkha!
Lastimagarri baita ikhazkin hauta,

Dabilan planta,
Bethiri eztirola etchetik athera!

Ikhatza saldu eta ondoko traza,
Gaitzurubat arthoren saria falta,
Etchera juan da;
Andriak nigar eta haurrek marraka,
Et'ezin balaka!
Talo baten gaiik eztaik harrapa.

Abarkatik has nadin emeki emeki,
Haragi ustel urrin bat badu bereki;
Haler'ederki