Orrialde:Chants populaires du pays basque (1870).pdf/150

Orri hau berrikusi gabe dago

— Oi ene bihotzeko lili haitatia,
Ene botza entznik leihuan zaudia?
Aspaldin enereizün ikhusi begia;
Barnerat sar nadin indazut eskia.

— Bortürik gorenetan erorten elhürra:
Trompatüren naizula badizut beldürra;
Hareatik nahi züntüket ikhusi ardüra,
Eginen badüt ere, oi! ene malürra!

Lümarik ederrena pabuak büztanin;
Maitia, etzüntüdan ikhusi aspaldin;
Gaiaz eta egünaz bazuntüt enekin,
Ni enainte debeia, maitia, zurekin.

Ai! ei! ai! ei! ai! eia! hau da doloria!
Bi maite ükhen eta ez jakin zuiñ haita;
Batak dizü chapela, bestiak boneta:
Chapeldüntto hura da, oi! ene bihotza.