Orrialde:Chants populaires du pays basque (1870).pdf/188

Orri hau berrikusi gabe dago


AGOTA


(Ziberutarrez)


Argi azkorrian jinik ene arresekila,
Bethi beha entzün nahiz numbaitik zure botza;
Ardiak nun ützi tüzü? zerentako errada
Nigarrez ikhusten deizüt zure begi ederra?

— Ene aitaren ichilik jin nüzu zure gana,
Bihotza erdiratürik, zihauri erraitera,
Khambiatu deitadala ardien alhagia,
Sekülakoz defendatü zureki mintzatzia?

— Gor niza, ala eutzün düt? erran deitadazia?
Sekülakoz jin zaiztaln adio erraitera ?
Etziradia orhitzen gük hiz eman dügüla
Lurrian bizi gireno alkharren maithatzia.

— Atzo nurbait izan düzü ene ait'ametara,
Gük alkhar maite dügüla haien abertitzera;
Hüruntaaztez alkhar ganik fite ditin lehia
Eta eztitian jünta kasta Agotarekila.