Orrialde:Chants populaires du pays basque (1870).pdf/190

Orri hau berrikusi gabe dago


Agotak badiadila badizüt entzütia;
Zük erraiten deitadazüt ni ere banizala:
Egündano ükhen banü demendren leiñhüria
Enündüzün ausartüren begila so ' gitera

— Jentetan den ederrena ümen düzü Agota:
Bilho holli, larrü churi eta begi ñabarra.
Nik ikhusi artzaiñetan zü zira ederrena:
Eder izateko aments Agot izan behar da?

— So ' izü nuntik ezagützen dien zuiñ den Agota:
Lehen sua egiten zaio hari beharriala;
Bata handiago dizü eta aldiz bestia
Biribil et ' orotarik bilhoz üngüratia.

— Hori hala balimbada haietarik etzira,
Ezi zure beharriak alkar üdüri dira.
Agot denak chipiago badü beharri bata,
Aitari erranen diot biak bardin tüzüla.