Orrialde:Chants populaires du pays basque (1870).pdf/220

Orri hau berrikusi gabe dago


ÜRZO LÜMA GRIS GACHUA

(Ziberutarrez)

Ürzo lüma gris gachua,
Ore bidajin bahua;
Baratzen bazaik musde Sarri, jaon apetitü hun hura,
Begiz ikhusten balin bahai Phetiriñalat bahua.

Ürzo gachuak ümilki
Diozü musde Sarriri
Egündatio eztereiola ogenik egin jaon hari,
Ützi dezan igaraitera üsatü dian bideti.

— Auher dük, auher, ürzua,
Jüratu diat fedia!
Aurthen aurthen jin behar dük eneki Phetiriñala;
Han nik emanen dereiat arth ' eta zahiz asia.

— Aithoz asia hun duzü
Libertatia bagünü;
Orhiko bago ezkürtto hurak guri hobeche zizkützü,
Anglesa Frantzian sartzen bada Españalat baguatzü.