Orrialde:Chants populaires du pays basque (1870).pdf/222

Orri hau berrikusi gabe dago


— Urzua, ago ichilik,
Frantzian eztük Anglesik;
Baiunara jiten badira Agaramuntek hilen tik
Phetiriñalat eztük jinen zaragolla lüzetarik.

— Fida niz zure erraner,
Fidago ene hegaler;
Goraintzi erran behar derezü jiten badira Angleser,
Nik ere ber gisan erranen diet Español papo gorrier.

— Goraintzi erraile Angleser
Ni naika ezarten mezüler?
Orai diat orai ikhusten nitzaz hizala trüfatzen,
Ar ' eta enaik beste urthe batez bortian freskeraziren,

— Jaona, zuaza etcherat,
Mauletik Phetiriñalat;
Chori eta bilhagarro gizen zumbaiten jatera,
Ürzo hegal azkartto hoiek ezkira zure bianda.