Orri hau berrikusi gabe dago
BERTERRETCHEN KHANTORIA
(Ziberutarrez)
Haltzak eztu bihotzik,
Ez gaztamberak ezürrik:
Enian uste erraiten ziela Aitunen semek gezürrik.
Andozeko ibarra
Ala ibar luzia
Hiruretan ebaki zaitan armarik gabe bihotza.
Berterretchek oheti
Neskatuari estiki:
«Abil, eta so' ginezan ageri denez gizonik.»
Neskatuak berhala,
Ikhusi zian bezala:
Hirur dozena bazabilzala leiho baletik bestera.