Orrialde:Chants populaires du pays basque (1870).pdf/230

Orri hau berrikusi gabe dago

Berterretchek leihoti
Jaon kuntiari goraintzi;
Ehün behi bazereitzola bere zezena ondoti.

Jaon kuntiak berhala
Traidore batek bezala:
«Berterretch, aigü borthala, ützüliren hiz berhala.»

— «Ama, indazüt athorra,
Mentüraz sekulakua;
«Bizi denak ohit ükhenen Bazko biharamena.»

Mari-Santzen lasterra
Bost-Mendietan behera
Lakharri Büztanobian sarthü da bi belhaiñak herresta.

— Büztanobi gaztia,
«Ene anaie maitia,
«Hitzaz hunik ezpalimbada, ene semia juan da!»

— «Arreba, ago ichilik
Ez othoi egin nigarrik
Hire semia bizi balimbada, mentüraz Mauliala da.»

Mari-Santzen lasterra
Jaon kuntiaren borthala!
— Ai! ei! eta, Jaonu, nun düzie ene seme galanta!

— «Hik bahiena semerik
Berterretches besterik?
Ezpeldoi altian dun hilik; abil, eraikan bizirik.