Orrialde:Chants populaires du pays basque (1870).pdf/24

Orri hau berrikusia izan da

— Aita jeloskorra!
Zük alhaba igorri,
Arauz ene ihesi,
Komentü hartara!
Ar'eta ez ahal da sarthüren serora:
Fede bedera dügü,
Alkharri eman tügü,
Gaiza segürra da.

— Zamariz igañik,
Jin zazkit ikhustera,
Ene konsolatzera,
Aitaren ichilik.
Hogei eta laur urthe bazitit betherik:
Urthe baten bürian,
Nik eztiket ordian
Aitaren acholik.

Alhaba diener
Erranen dit orori:
So'gidaziet eni,
Beha en'erraner;
Gaztetto direlarik untsa diziplina:
Handitü direnian,
Berant date ordian,
Nik badakit untsa.