Orrialde:Chants populaires du pays basque (1870).pdf/246

Orri hau berrikusi gabe dago


ZELÜKO IZARREN BIDIA


(Ziberutarrez)

 
Zelüko izarren bidia
Nik baneki,
Han niro ene maite gaztia
Chüchen khausi;
Bena gaur jagoiti nik hura
Ez ikhusi!

Haritch gazte bat nik aihotzaz
Trenkatürik
Üdüri zait ene bihotza
Kolpatürik:
Erruak eroriko zaitzola
Eihartürik!

Ahal baliz ene begia
Zerratürik,
Ene maite gaztiarena
Argitürik,
Ezar niro ene odola
Ichuririk!

Zeren beitzen lili ororen
Eijerrena,
Bai eta ene bihotzeko
Mailenena,
Haren izanen da ene azken
Hasperena!