Orrialde:Chants populaires du pays basque (1870).pdf/268

Orri hau berrikusi gabe dago


GOIZETAN JELKHITZEN DA (Ziberutarrez)

I

Goizetan jelkhitzen da izar bat ederrik,
Hura dela diote zelian ederrenik
Lürrian ikhusten dit bat ederragorik,
Zelietan ere ezpeitü harek bere parerik.

Aspaldiko demboretan, gaiaz eta bethi,
Ihizen nabilazü chori eijer bati;
Azkenekoz atzaman dit, oi! bena tristeki!
Lümarik eijerrena beitzaio erori!

Chori khantazale, eijer, charmagarria,
Aspaldian eztit entzün zure botz eztia;
Arren kuntsola zite, tristeziaz bethia,
Etzirade izanen gaizki tratatia.

—Eijerki mintzo zira, üsatu bezala,
Trumpatü nahi naizüla badizüt beldürra;
Zü ziradila galdü dit libertatia,
Enezazüla kita, fidela bazira.