—Zük eztakizia jaon galant bat nizala,
Seküla trumpatzia phentsatü eztiana;
Ezpazira fidatzen gizon galant bati,
Etzitiala fida jagoiti besteri.
— Arrosa buketto bat, üztarilan sorthürik,
Igorri niriozün jaon hari goraintzi;
Lantharia niala haren baratzeti,
Untsa begira lezan nitzaz orhitürik.
Uste ükhen nukian plazer zükiala
Bere lantharetik ükheitez buketa;
Igorri ditadazüt nahi eztiala,
Lantharerik emanik orhitzen eztela.
Ene lili eijerra, hunki jin hizala!
Eztat, ez, nik eginen jaon harek bezala;
Freskorik hait etchekiren ene bulharrian,
Deithoratzen haidalarik jaon haren izenian.
Ene gazte lagünak libertitzen plazan,
Eta ni, malerusa, tristerik khamberan!
Jaon gazte eijer bati eman neron konfidantza:
Hura eni baliatü traidore bezala.